Hoien legea guretzat apartheid
Gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea
Hoien legea
Zu ta ni heuren gisara eukitzea
Gordeak dituzu arma ta izpien
Kontrako altzeiru atzean
Ta gu negar gasen mende gaudenok
Oker omen gaude
Ez dute uzten maitatzen gauean
Ez agurrik ez negarrik gauean
Ez zergatik ez norarik gabe
Sirena garraisi bakarra gauean
Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen
Gutunak idazten eta bertan hil
Eutsi zioten minari baina
Bakardadeak irentsi
Gorteek justizia egin zieten
Matoi txukunen gisan
Maiz borrokatuak iraun gogoz
Baina maizago hiltzea nahi
Ez dute uzten maitatzen gauean
Ez agurrik ez negarrik gauean
Ez zergatik ez norarik gabe
Sirena garraisi bakarra gauean
Eraman zituzten Sacco ta Vanzetti
Lorca, Lauaxeta eta Puig Antich
Etorri ziren Victor Jara
Boby Sands ta lagunen bila
Bostonen, Kabulen
Ramalan, Santiagon
Saharan, Belfasten edo Elgoibarren
Ta beste hainbat lekutan
Hau zerrenda amaigabea
Ez dute uzten maitatzen gauean
Ez agurrik ez negarrik gauean
Ez zergatik ez norarik gabe
Sirena garraisi bakarra gauean
Zatozte anaiei borrokan
Lagundu nahi duten guztiak
Gerrara ohitu zintezke
Baina gerra egon badago
Arrainak itsasoa behar du
Ta herriak zu behar zaitu
Gure gogoak iraun arte
Ez da beldurra nagusituko
Ez dute uzten maitatzen gauean
Ez agurrik ez negarrik gauean
Ez zergatik ez norarik gabe
Sirena garraisi bakarra gauean
Sirena hotsa garraixi bakarra gauean
Sirena garraisi bakarra gauean
Sirena hotsa garraixi bakarra gauean
Sirena garraisi bakarra gauean
Sirena hotsa garraixi bakarra gauean
Sirena garraisi bakarra gauean
Sirena hotsa garraixi bakarra gauean