Выберите трек для воспроизведения
Lasaiean airea arnastera,
hutsunea bete behar.
Buklea da, (ez naiz orientatzen),
labirinto luzea.
Puzzle bat da, (ez natorrela bat),
ez nator bat!
Erantzun asko libre galderetatik ihes.
Buklearen bakardadean galderetatik ihes.
Ezberdin sentitzearen zalantza
bidegurutze baten ezinetan;
Eskumako bidean: Jakin-mina.
Ezkerreko bidea bihotzean.
Galtzen zara, (erabaki bat da),
zilegi da erortzea.
Bi indar kontran, (paradoja bat da),
zu zeu izan!
Erantzun asko libre galderetatik ihes.
Buklearen bakardadean galderetatik ihes.