Оберіть трек для відтворення
Erraten didate segitzeko
Erraten diet ez daudela zai
Erraten didate gelditzeko
Erraten diet ez naizela gai
Erraten didate isiltzeko
Erraten diet ez dudala nahi
Erraten diet ez dudala nahi
Ez dudala nahi
Zer da aisia, zer da lana? zer dakarrena, daramana?
Nun hasten da oraina eta nun bukatzen da iragana?
Banan bana kontatu banitu ez nukeen erditu daukadana
Nagusiak agintzen du hemen baina astoak eramaten du zama
Zer naiz zero edo artista malabarista ero
Egunero erdizka bizi dena pista baten esperon
Bista galtzeko prest klixkan egia ikusi ezkero
Aldizka potea ordaintzen bukatzen duena galtzen atera ta gero
Astean ez dakit zenbat zehazki lanean aritu naizen egiazki
Jada 24ak ez ziren aski, nik denda idekia zazpitik zazpi
Goiz eta arrasti ez dira arras bi
Pole emploik erran dit hola dela naski: 900€ ez direla gaizki!
Erraten didate segitzeko
Erraten diet ez daudela zai
Erraten didate gelditzeko
Erraten diet ez naizela gai
Erraten didate isiltzeko
Erraten diet ez dudala nahi
Erraten diet ez dudala nahi
Ez dudala nahi
Erraten didate segitzeko
Erraten diet ez daudela zai
Erraten didate gelditzeko
Erraten diet ez naizela gai
Erraten didate isiltzeko
Erraten diet ez dudala nahi
Erraten diet ez dudala nahi
Ez dudala nahi
Aldaera al da bera? Hau da kontzientzien aldagela
Akabera maldan behera beti erdigunea bada bera
Marketin panpin izan nadin ni ere ezin plegatu arauera
Eta artea erosi nahi dute gordin saltzen duenaren arabera
Klase erdi hori ze klase ote da? Kondenatua amets faltsu batera
Behin sartu eta ezin da atera ongi etorriak prekarietatera
Ikusten ditut progreak exak ordeak bilete gordeak
Gure kultura aberatsa da eta kulturgileak pobreak
Nere kritika dator justiziz eta karrika bete poliziz
Beti korrika ezin iritsiz nabil apika besteen iritziz
Berdin orrika logika bitxiz eta neurrika errima bixiz
Zuen etika erdizka itxiz, herrika unea biziz
Erraten didate segitzeko
Erraten diet ez daudela zai
Erraten didate gelditzeko
Erraten diet ez naizela gai
Erraten didate isiltzeko
Erraten diet ez dudala nahi
Erraten diet ez dudala nahi
Ez dudala nahi
Erraten didate segitzeko
Erraten diet ez daudela zai
Erraten didate gelditzeko
Erraten diet ez naizela gai
Erraten didate isiltzeko
Erraten diet ez dudala nahi
Erraten diet ez dudala nahi
Ez dudala nahi