Оберіть трек для відтворення
Iluna maitatzeaz galdu naiz neu ia
Hego haizea gauez egunez euria
Usu gertatzen zait mihia ezin eutsia
Itxia den ahoan ez da sartzen eulia
Eskeinidazu zer edan ez aparrak neri
Zeru eder bat zaigu eman ta izarrak eri
Aitatxik erraiten zidan hortik har'ak beti
Nik oraina dut iragan eta zaharrak berri
Jan dut aski basa ta lasto
Kopia anitz daude baina zenbat egiazko?
Etxe hutsak hauts asko ta nik ausazko
Zerbait nahiago dut astelehen oro ez da pazko
Pobreak huts du moltsa eta betea bihotza
Nahi dut bizi luzea eta heriotz motza
Hurbil izan dut poltsa, udan pasa dut hotza
Baina ogi gogorrari hagin zorrotza
Bihurtu nintzen ebaki zati amorruz basati
Doluak zenbat dirauen ezin erabaki
Noiz helduko den orena ezkilak soilik daki
Lurretik heldu dena berriz lurrerat joaki
Handiek nahi dutena, ttikiak ahal duena
Boterea dirua da eta dirua sistema
Jainkoak laguntzen al du berant lokartzen dena?
Ni berandu heldu nintzen ta behin pasatzen da trena
Ez naiz neguan beldur etxean bada egur
Lagunak eta ardoa zaharrak hobeak segur
Ta zerua bada lur traizioeri agur
Hemen gezurrak zainak labur
Gibelak antza erakusten du aitzina nola dantza
Nik ez dakit dantzatzen ez da galtzen esperantza
Ez da berdina ongi egina ta xantza
Behin bakarrik hausten dira berina ta konfiantza
Noraezean nabil maiz ni noraezean
Amarik ez eta haur bat ene babesean
Asto gainean noa zaldirik ezean
Joandako urak indarrik ez du gure etxean
Gaur eguzki bihar laino, gehio mintzen nau oraino
Lagunen inbidiak etsaien gorrotoak baino
Ez dut kontseilurik ematen har dezaten
Eta errenak ari zaizkit nola ibili erraten
Mila arazo izaki zaila da jakiten
Saguak beti daki zilotik nola irten
Harriak ez du begirik baina maiz hobe jaurtirik
Nahiz eta bakar batekin ez den pareta egiten
Sarea eta pantaila nolako maila
Norbere azala errex besteen larrua zaila
Bizi naiz freestyleatzen eta rapeatzen
Ikasi dut bizitza ez dela freestylea
Hemen edo han, nonahi nahiko lan
Karrika zer den ez da inoiz ikasi eskolan
Aski errauts ez denez ene barne zolan
Zigarreta bat piztu dut lastozko etxolan
Gauetan oheratzean datoz joaz penak
Badakit goxo hartzean hobe goaz denak
Eta orain gogoratzean datozenak, doazenak
Barkua ondoratzean arratoiak doaz lehenak
Ahantzi gira lehengo usaiez
Ahantzi arrebaz anaiez
Eta anitz dabil nahi ta nahi ez
Mundu huntan ezin bizi eta bestera joan nahi ez
Esaerak esaerak
Nun sarraskia han xaiak
Esaerak
Esaerak esaerak
Ene lagunen etsaiak
Esaerak
Esaerak esaerak
Lehengoak dira usaiak
Esaerak
Esaerak esaerak
Aldatu dira garaiak
Esaerak