Оберіть трек для відтворення

Ez ditugu hautatzen sortzea ta denbora
Baina gerora hautatzen dugu zer nola ta nora
Zer tarte gutti dagon kausatik ondoriora
Oraina iraganaren ondorio da
Zazpi hilabete bete gabe sortu nintzen sorpresa
Barakaldon nindagon, ez zen izan errexa
Jaso nuen oparo maitasuna babesa
Goiz hilko naiz baina bizirik nago ez kexa
Handitu ta hazi nintzen lapurdi partean
Ahazten dituzten hiru lurraldeetako batean
Ene plazerrak uzten nituen paper artean
Barne gerrak eta herrak utz nindezaten bakean
Ta hasi nintzen idazten, besteengandik ikasten
Ikasia ahazten ta berriz zerotik hasten
Akatsa dut irakaspen
Ez nintzen galtzaile baina ez nekien irabazten
Hamabi urte beteta aitzen nuen selektah
Nik ez dakit ze sektatik atera ziren Daddy jeff
Wanka ta DZeta, liberak ta pezetak
Utzi nituen ene orduko cdtan
Ikasgelan sobera luze zitzaidan afera
Baliatzen nuen aukera ta galdera zen errima
Denbora aurrera doa ez naiz orduko bera
Baina arkatza ta papera hartzean sentitzen dut berdina
Ta poza nola mina eman dizkit
Bitatik nik haatik nigatik ikasi dut hemen
Ainitz ikasi dut irakasleengandik
Baina batzuengatik balitz ez nintzen hor izanen
Gauzak ez dira emanak entzun ditut erranak
Zuk zaindu zure lanak erraten zidan amak
Zuk zure barna aitu senari jarraitu
Ta noizbait poztuko zaitu hortan saiatu izanak
Haizea ez da beti alde
Ez gira ororen jabe
Zergatik ari nintzen ez nekien
Segitzen nuen hala're
Orain ezin dut segitu
Zer egiten nabilen jakin gabe
Zerura begiratzen badut
Lurrean ez naiz sentitzen bakarrik
Ez dut izar bat izan nahi
Lurrean ez da izarrik
12 urte joan zaizkit beharrik
Eta ba ote du txarrik
Gaur gure aroan ez da luzaroan
Iraun dezakeen lorpen azkarrik
Lotzen ninduten kate hoiek sortzen
Nituen artean ez nuen lortzen
Zigortzen nuen nik ene burua
Ta ene ingurua ari zen itotzen
Zenbat aldiz bihurtzen zoro
Pozak ta minak ezkontzen
Denborak erakutsi dit
Ematen den oro ez dela jasotzen
Bihotza harriz eta, harria goroldioz
Lan hautuaren auto lan bat da hau ondorioz
Neretzat ari naiz serio
Ta pozten naiz beste inori balio badio
Maiz blokatu naiz hitz erditan eskuak izerditan
Soluziorik ez da hiztegitan
Ta gaueko ordu ttikitan
Segitzen dut pentsatzen
Zer izan nahi ote dudan handitan
Bizitzaren balada boladaz bolada
Joan zait eta orain hitza nere bala da jada
Ikasi nahi dut hiltzen bizitzarik bada
Gorrotoak ekarri nau maitsasun istorio hontara
Rapa eta ni ni ta rapa
Tiki taka hasten naiz tipi tapa
Joaten banaiz hasten zait tiraka
Bi kapa sortzen ditut ez nadin zernahi bilaka
Errimak obsesio bat dira ta
Izan nahi nun pirata
Baina marinel gisa etiketatu ninduten ta kaka
Etapaz etapa dator beheraka barne enbata
Lasai izenpe nezake ene partitze data
Hau ta hori erraten
Beharrik ez naizen ari maitatu dezaten
Azaletik ikusi dut zer eragin dezakeen
Minoria batentzat aritzeak
Ez dit lotsarik ematen
Ez pentsa balantzak egin dunik dantza
Nik desio nuen aldera aldiro
Autokonfiantza ez da ene xantza
Ta jaso dut aski tiro
Oholtzara nola igo
Gu ohitu ginen ikusten
Plaza beteak husten
Baina ez dut uzten
Ta eginen nuke berriro
Sendi naizelarik desberdin
Nahiago dut enea egin
Bakoitzak nahi duena atera dadin
Ez baita beti hobea elkarrekin
Hontarako sortu nintzen ez dakit
Baina bizi naiz hau egiteagatik
Aspaldi hartu nau ni
Ez gau bat ta ez gau bi
Egin naiz zauriz zauri
Baina orain xauri xauri
Denboran hariz hari
Amets bat josten ari
Hitzak ditut opari
Segiko dut kantari
Aspaldi hartu nau ni
Ez gau bat ta ez gau bi
Egin naiz zauriz zauri
Baina orain xauri xauri
Denboran hariz hari
Amets bat josten ari
Hitzak ditut opari
Segiko dut kantari
Aspaldi hartu nau ni
Ez gau bat ta ez gau bi
Egin naiz zauriz zauri
Baina orain xauri xauri
Denboran hariz hari
Amets bat josten ari
Hitzak ditut opari
Segiko dut kantari
Segiko dut kantari
Segiko dut kantari
Segiko dut kantari