Оберіть трек для відтворення
Erran
Haseratik
Ni sinplea naiz haseratik
Ni sinplea naiz haseratik
Ez ferrari ez mazzerati
Baina ez noa atzera ni
Orain atera hadi
Autoestima kate zati
Eta kalte bat bi
Beste aldean ez zen inor ta ni mintzo ate bati
Batek daki zer datorren ta zer doan
Ez nuen dena etxean eta maiz pena erroan
Ez nintzen lehena klasean ta ez azkena lerroan
Periferian bizi dena bazterrekoen zentroan
Ezin lur hartu ai! nik hori dut patu bai
Azala trapugai, ez dute usatu nahi
Ez nabil pusatu zai
Ttikitan tira zidaten belarritik
Eta mihia luzatu zait
Urte amaierako galan eri, bala neri
Ez igorri beti korri egin diet baladeri
Ez dut deusen faltik izan eta hala bedi
Baina gehiago utzi nahi diet seme-alaberi
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, ttikitzen naiz fite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek badakite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, handitzen naiz fite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek ez dakite
Lagun batzuk ezkondu dira ez ditut ikusten maiz
Gorriak sarri, bankuarekin ezkondu naiz
Bizi maila ta abaila mantzentzea baita zaila
Otoitz egiten dut nahita beti izan dadin otsaila
Ez naiz beti fina batzutan lehertzear
Ene egina dut lagunen mina eta zenbat negar
Ez eliza ez katexima haurtzaroan zehar
Ama nuen erregina ez nuen jainkorik behar
Ez dut nahi belarik, joaten naizelarik
Isildu banaiz jakinen duzu naizela ni
Tok tok atetik, tik tak atzetik
Aski uzta eraman dut bizitzaren baratzetik
Daudenei esku fina
Besteei eskumina
Goizero negu klima
Laino da zeru urdina
Sendi dut dut erruz mina
Zein da hau errun dina
Lana dut soberan ta faltan errutina
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, ttikitzen naiz fite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek badakite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene munduan sar zite, handitzen naiz fite
Pertsona sinplea naiz ni
Ene lagunek ez dakite