Оберіть трек для відтворення
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?
Etxetik atera zortziak aldera
Ez dakit gaur bera berriz ene zai zen
Atetik atera ta berriz berbera
Militarrak Maubec karrika apaintzen
Lau daude izkinan betiko errutinan
Ze deseroso naizen
Milaka haur hil dituzte Palestinan
Ta hemen txakurrak sinagogak zaintzen
Berak egun on nik uko beri
Ziria ez dit sartuko neri
Ahaztu komeri guziak, segi
Hauei paso kaso lekukoeri
Bi ile apaindegi, kebabak beste bi
Eskegi dituzten panelei bi begi
Hor ditut zai beren-beregi
Horrelakoei bai egun on deneri
Gero PMUra
Terrazan eseri kafea ta ura
Ta hau zer dugu ba?
Dena da pario kario da duda
Soldata ttikiak, desioen muga
Kartoizko zatiak, sosaren kultura
Nik kafe bat hartzen ari naiz
Ta jendea etxea uztera heldu da
Bakotxak bereari dale
Gaur eskupekorik ez bela
Ez naiz diferentzien zale
Banoala, natorrela
Ikusten dut kale ertzean eskale
Bikote bat, zerupea du hotela
Erraten da ahazteko edaten dela
Ba uste dut ahantziek edaten dutela
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?
Etxegarayren garbiketa
Etxe garaiak garbi eta
Leku bat duzu baldin eta
Sartzen bazira baldintzetan
Bizirauteko ariketan
Bi urrats ta zubia
Aturrik hain urri ez du irudia
Odolez bustia bandera guziak
Nun ote da beltz berde gorri zuria
Geltokitik geltokira
Gaur nor doa zentzu egokira?
Mitoak ez ote ziren erori ba?
Orain erranen dizute "ero dira"
Ez zazula egin harritua tira
Diote hiria handitu hazi da
Ta nik diot kasu filmatua zira
Lerroan jator, orduari zor, masa dago hor
Jendeak lehenbailehen iritsi nahi luke
Eta autobusa berandu dator
Nork kiskali nahi du mila zor
Zonbiak jator lanera bidali
Autoen motor guziak itzali
Erran nor den nor eta nun den Wally?
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?
Nor da nor eta nun da Wally?
Nun da Wally? Erran nun den Wally?