Оберіть трек для відтворення
Ez!
Ez dut lekurik industrian
Industriak ez du lekurik Alkimian
Argia agonian
Iluna armonian
Hau da pasioa denbora guztian
Eta puntu beltz bat zuen eguzkian
Ez naiz eliteko horien epizentro libre nahi dudana egiteko
Nere gerizpeko kantak erditzeko nahiago dut izan hitzeko
Hazia goizegi landatu genuen eta gero berandu zen biltzeko
Zerotik hasteko beranduegi da baina oino goizegi hiltzeko
Beraz eman dut eman ta jaso, zintzotasuna izan dut arazo
Paso egiten badakit akaso, ez naiz bihar hilko ez nintzen sortu atzo
Ez dakit nahi gabe nahita... ai!
Airean dabiltza hamaika xai
Zurekin nahi nauzu agian bai
Zuretzat nahi nauzu, ez zaitut nahi!
Usai berak ez ote ditu jeiki?
Bisai berak ikusten ditut beti
Aditu ditut hamaika olerki, batzuk isilik baleude hobeki
Paretak haustera etorri gira guri ez zaigu aterik ideki
Ez! Ez! Ez dugu lekurik zuen industrian
Ez! Ez! Industriak ez du lekurik Alkimian
Argia agonian
Iluna armonian
Hau da pasioa denbora guztian
Eta puntu beltz bat zuen eguzkian
Ez! Ez! Ez dugu lekurik zuen industrian
Ez! Ez! Industriak ez du lekurik Alkimian
Argia agonian
Iluna armonian
Hau da pasioa denbora guztian
Eta puntu beltz bat zuen eguzkian
Ikusten ditut tratuak adosten
Lagunak eta bisitak erosten
Daukazun abailak nun ditu abantailak
Errex da atzean egoten
Ene errima sailak ez dira hain zailak
Baina ez dira sartzen Tik Token
Beste baterako zuen erako
Batzuk datozenerako
Musika ez zait begitik sartzen
Sosa ez zait belarritik aterako
Txeke eta bilete horiez ez naiz bete
Maiz lagunen hitza izan dut aterpe
Bestea epaitzea ez balego hain merke
Herri hau aspaldi pobrea liteke
Inguruan zenbat putre
Banan bana botako nituzke
Zergatik hemen inork ez du deus erraten
Askok pentsatzen badute?
Anitzek erran eta bati begira
Zuk nigan ez proiektatu desira
Iritsi gira ertzetik erdira
Nerean mitoak aspaldi hil dira
Hau da rapa lur azpiko zola
Hau da taka zango artetik gola
Lehen nola nehola ezin zenez hola
Besteen usteak bost axola
Zuenean ikasle txarrak ginen
Eta eraiki dugu gure eskola
Ez! Ez! Ez dugu lekurik zuen industrian
Ez! Ez! Industriak ez du lekurik Alkimian
Argia agonian
Iluna armonian
Hau da pasioa denbora guztian
Eta puntu beltz bat zuen eguzkian
Ez! Ez! Ez dugu lekurik zuen industrian
Ez! Ez! Industriak ez du lekurik Alkimian
Argia agonian
Iluna armonian
Hau da pasioa denbora guztian
Eta puntu beltz bat zuen eguzkian