Оберіть трек для відтворення
Ah
Erran
Alkimia alkimia
Garaituek egiten dute historia
Hitzen zerbitzari
Zenbat zero
Zenbat zero
Ah
Alkimia
Hemen garaituek egiten dute historia
Baina garaileek idazten dute
Nerea ez da izan halako gloria
Baina behintzat idatzi nahiko nuke
Hau da pasioa ez hobia, nere sorkuntzen hilobia
Ez da saltzen diru truke
Atxikiko dut memoria
Ezabatu nahi balute
Bide batzuk itxi zaizkit ta beste batzuk ideki
Azkar joan nahi badut maiz erortzen naiz emeki
Hanka nun sartzen dudan nik ere baneki
Egin dut aski pausu hor nauzu mintzo bazira barnetik
Arazorik ez dut publiko egiteko publikorik ez daukadala beti
Zer piztu zer itzali
Ze zentzu ber hitzari
Batean ez leizke zerbitza bi
Soilik izan nahi dut hitzen zerbitzari
Ikus haritan nola sarritan
Diru saritan artea neurtu nahi dute ikustalditan
Pastela ebakitan
Eta artistak zenbakitan
Zer daude ero?
Galdetzen didate zenbat zero?
Erantzuten diet zer da gero?
Bestela ez liteke heda edo?
Lagunek ez dute erantzuten ta ez dut etsaien deirik espero
Badaezpada bitan begiratzen diot ispiluari goizero
Adio mezuen glamurra
Makurra ez al da sistema lapurra
Jakintzak du Euro ikurra
Nik partekatzen dut dakidan apurra
Ez naiz jin joateko, ez dakit hasteko
Zenbat danbateko ditudan jateko
Nahi dudan ateko gakoa hartzeko
Bizitza zein den laburra
Amak eman zidan lurra, lurrak eman dit eskola
Ene etxola eraiki dut eta enea egiten nabil arraina urean nola
Zauriengatik ez naiz errex hozten
Zauriei esker ikasi dut josten
Garesti ordaindu izan dut hitzengatik
Ez dut diskurtso merkerik erosten
Horren basati
Osoa errex egin da zati
Ingurua dago mesfidati
Bakoitzak berea beti daki
Soinean duena daramaki
Uste al dute ez nuela erabaki?
Ausardia behar da nola jantzi errateko biluzten ari den bati
Zer daude ero?
Galdetzen didate zenbat zero?
Erantzuten diet zer da gero?
Bestela ez liteke heda edo?
Lagunek ez dute erantzuten ta ez dut etsaien deirik espero
Badaezpada bitan begiratzen diot ispiluari goizero
Zer daude ero?
Galdetzen didate zenbat zero?
Erantzuten diet zer da gero?
Bestela ez liteke heda edo?
Lagunek ez dute erantzuten ta ez dut etsaien deirik espero
Badaezpada bitan begiratzen diot ispiluari goizero
Ispiluari goizero